2022(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

INAUTERIAK

 Azken egun hauetan, Lantzeko ihauterietara murgildu gara bertako pertsonaiak eta ohiturak ezagutzeko asmoz. 

Ziripot: ipuin kontalari aparta.

Mile Otxin eta Zaldiko: Lantzera etorri ziren pertsonai harroputzak  herria hondatzeko.

Txatxoak: Miel Otxin erretzen dutenean,  suaren inguruan dantzan dabiltzanak.

Perratzailea: Zaldikori perrak jartzen dizkionak.

Emozio desberdinak bizi izan ditugu pertsonai hauen iguruan, asko ikasiz eta gehiago gozatuz!








2022(e)ko otsailaren 12(a), larunbata

EMAKUME ZIENTZIALARIAREN EGUNA

 Otsailaren 11ean emakume zientzialariaren eguna ospatzen dela eta  bost urtekoek gaiari heldu eta zenbait jarduera egin ditugu. Haurrek gaiaren inguruan dakitenez abiatuta bideo desberdinak ikusi eta gelan lau esperimentu egin ditugu. Ondoren Itsaso Beristain kimikaria, gure gelako Aritzen ama etorri zaigu haurrekin esperimentu bat egitera. Zenbat disfrutatu dugun esperimentu guzti hauekin!





2022(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

FAMILIA LANTZEN

 GURE ETXEAN ZENBAT ZAPORE, UMORE, KOLORE...


Familia Milakolore kantuak dioen bezala, 5 urtekoek, familiaren gaia landuz hasi dugu hiruhileko berria.
Etxetik familiara eta familia desberdinak ezagutuz, gure etxeak eta familiak marraztu ditugu. Familia mota desberdinak daudela konturaratu gara eta hauen desberdintasunak ikusi ditugu.
Bukatzeko norberak, bere familia arakatu eta bere zuhaitz genealogikoa osatuko du.

...DESDERDIN DITIGU DEITURAK, OHITURAK, KULTURAK. 
EMAITZA ABERATSAK DAKARTZA DENON BATURAK.



2021(e)ko abenduaren 21(a), asteartea


Urte zaharra agurtu eta berriari ongi etorria familia giro goxoan ospa dezazuela opa dizuegu.

Zorionak eta Urte Berri On!





Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...
http://dabadebedum.blogspot.com.es/

linkwithin

http://primerodecarlos2.blogspot.com.es/