5 URTE EGAPE
2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena
2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea
2022(e)ko ekainaren 23(a), osteguna
Agur Haur Hezkuntza
Beste ikasturte bati agur esateko unea iritsi da.
Haur Hezkuntzako etapa atzean utzi eta laister etapa berri bati ekingo diogu gogotsu.
Bitartean, udaz gozatuuuu!!!!
2022(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea
PIRATEN BIZITZA
HOBERENA DA, IKASTOLARIK GABE!!!
Joan den ostegun
eta ostiralean, 5 urtekoak Piraten etxera joan ginen. Iristerako zain genituen
Pipi eta Taute piratak bandera beltza eskutan hartuta.
Bi egunez gure
etxea eta ingurua izango zena erakutsi ziguten. Konturatzerako piraten munduan
erabat murgilduta geunden.
Pasaira jeitsi,
itsasontzian ibili, altxorra aurkitu eta pirata festazale on bezala gauean
parranda ederra egin genuen.
Bi egun magiko hauek ahaztuko ez ditugulakoan….
BIHOTZ ETA BURU, EUSKAL PIRATAK GARA GU!
2022(e)ko martxoaren 1(a), asteartea
INAUTERIAK
Azken egun hauetan, Lantzeko ihauterietara murgildu gara bertako pertsonaiak eta ohiturak ezagutzeko asmoz.
Ziripot: ipuin kontalari aparta.
Mile Otxin eta Zaldiko: Lantzera etorri ziren pertsonai harroputzak herria hondatzeko.
Txatxoak: Miel Otxin erretzen dutenean, suaren inguruan dantzan dabiltzanak.
Perratzailea: Zaldikori perrak jartzen dizkionak.
Emozio desberdinak bizi izan ditugu pertsonai hauen iguruan, asko ikasiz eta gehiago gozatuz!