2022(e)ko maiatzakren 17(a), asteartea

 

PIRATEN BIZITZA HOBERENA DA, IKASTOLARIK GABE!!!

Joan den ostegun eta ostiralean, 5 urtekoak Piraten etxera joan ginen. Iristerako zain genituen Pipi eta Taute piratak bandera beltza eskutan hartuta.

Bi egunez gure etxea eta ingurua izango zena erakutsi ziguten. Konturatzerako piraten munduan erabat murgilduta geunden.

Pasaira jeitsi, itsasontzian ibili, altxorra aurkitu eta pirata festazale on bezala gauean parranda ederra egin genuen.

Bi egun magiko hauek ahaztuko ez ditugulakoan…. 

BIHOTZ ETA BURU, EUSKAL PIRATAK GARA GU!



 



2022(e)ko martxoakren 1(a), asteartea

INAUTERIAK

 Azken egun hauetan, Lantzeko ihauterietara murgildu gara bertako pertsonaiak eta ohiturak ezagutzeko asmoz. 

Ziripot: ipuin kontalari aparta.

Mile Otxin eta Zaldiko: Lantzera etorri ziren pertsonai harroputzak  herria hondatzeko.

Txatxoak: Miel Otxin erretzen dutenean,  suaren inguruan dantzan dabiltzanak.

Perratzailea: Zaldikori perrak jartzen dizkionak.

Emozio desberdinak bizi izan ditugu pertsonai hauen iguruan, asko ikasiz eta gehiago gozatuz!








2022(e)ko otsailakren 12(a), larunbata

EMAKUME ZIENTZIALARIAREN EGUNA

 Otsailaren 11ean emakume zientzialariaren eguna ospatzen dela eta  bost urtekoek gaiari heldu eta zenbait jarduera egin ditugu. Haurrek gaiaren inguruan dakitenez abiatuta bideo desberdinak ikusi eta gelan lau esperimentu egin ditugu. Ondoren Itsaso Beristain kimikaria, gure gelako Aritzen ama etorri zaigu haurrekin esperimentu bat egitera. Zenbat disfrutatu dugun esperimentu guzti hauekin!





2022(e)ko urtarrilakren 19(a), asteazkena

FAMILIA LANTZEN

 GURE ETXEAN ZENBAT ZAPORE, UMORE, KOLORE...


Familia Milakolore kantuak dioen bezala, 5 urtekoek, familiaren gaia landuz hasi dugu hiruhileko berria.
Etxetik familiara eta familia desberdinak ezagutuz, gure etxeak eta familiak marraztu ditugu. Familia mota desberdinak daudela konturaratu gara eta hauen desberdintasunak ikusi ditugu.
Bukatzeko norberak, bere familia arakatu eta bere zuhaitz genealogikoa osatuko du.

...DESDERDIN DITIGU DEITURAK, OHITURAK, KULTURAK. 
EMAITZA ABERATSAK DAKARTZA DENON BATURAK.





Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...
http://dabadebedum.blogspot.com.es/

linkwithin

http://primerodecarlos2.blogspot.com.es/